Navigationshilfe

Hauptnavigation

Seiteninhalt

Frankfurteko Euskal Liburutegia alemaniera hiztunen eremuan dagoen lehen liburutegia da. 2003ko udan hasi zen liburutegiaren antolakuntza eta 2004ko azaroan Eusko Jaurlaritzako Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Steinberg Unibertsitateko zuzendariak zabaldu zuten.

 

Liburutegiak 800 ale zituen hasiera batean, euskal administrazioak giza zientzietako liburutegiari emandakoak, eta urtero handitzen doa euskal argiteletxeek egiten dituzten aldizkako dohaintzei esker. Euskal Herritik eta Alemaniatik jasotzen dira dohaintzak ere, ditugun liburu eta material didaktikoaren kopurua handituz. Gaur egun liburutegiak 1800 ale inguru ditu.

 

Euskal liburutegian zibilizazioa, kultura, literatura eta hizkuntzalaritzari buruzko liburu eta aldizkariez gain, irakaskuntza eta ikaskuntzarako material ugari dago, liburutegiko beira-arasetan ikus daitekeen bezala. Honekin euskararen eta euskal gaien irakaskuntza eta ikerketa bultzatu nahi da.

 

Hemen dagoen materiala Alemania, Austria eta Suitzako akademikoek erabili ahal izango dute etorkizun hurbil batean . Euskal Herritik bisitan etortzen direnentzat -baita ere pertsonalitate garrantzitsuenentzat, zeintzu gonbidatuen liburuan beraien sinadura utzi duten- liburutegi hau Alemania erdian aurkitzeak, alemanek ezagupenari dioten zaletasuna erakusten die. Bere aldetik Eusko Jaurlaritzak urtero, kooperazio hitzarmen baten medioz, euskal ikaskuntzen alemarietako hizkuntzan, kasu honetan Goethe unibertsitatean inbertsio kuantitatibo eta kualitatiboak egiten ditu.

 

Hemen Euskal Liburutegitik ibilaldi birtual bat egin dezakezu.

 

Eta hemen duzu ikasleentzat mailegurako informazioa.

 

geändert am 06. August 2009  E-Mail: Webmasterpresse@uni-frankfurt.de

|

| Zur Navigationshilfe
empty

Seitenabschlussleiste


Druckversion: 06. August 2009, 12:55
http://www.uni-frankfurt.de/org/fp/hbs/Euskara/Liburutegia/index.html